XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...).

Esate baterako, kanpo-ren ordez at erabilli nai degu.

Baiña seguru asko kanpo aterako da garaile; besteak beste, gorputz geiago daukalako.

Eta arrazoi orregatik beragatik eztu Altube-k uste zin eta ler euskal itzak juramentu eta piñu erderatiko itzei lekua kenduko dietenik.

IV gertakuna

Erderatiko itzak euskeratik botatzearekin utsuneak gelditzen dira.

Eta utsune oiek betetzeko, euskalari batzuk zera asmatu dute: sarritan euskal-itzak bi variante edo geiago izan oi dute, eta orduan utsunea nai dute estaldu forma bakoitzari bere esanai berezia ezarriaz.

Adibidez, ontzi vaso izango litzake, untzi barco, esker izquierda, Eskar gracia ta abar.

Baiña ori da aldakuntza txikiegiei ikurpen berezia eman nai izatea.

Erriak eztu ori ontzat emango, eztuelako alde aundirik nabaritzen batetik bestera.

Ba-da alkar-erakartze lege bat itzen artean.

Utzi ta itxi-ren artean antz geiegi zegoelako eta nastea sortu zitekealako, erriak berak toki batzuetan laga artu zuen, utzi baztartuaz.

Irakatsi enseñar eta erakutsi mostrar erriak naastu egiten ditu; berdin jesarri sentarse eta jarri ponerse.

Itz bi soiñuz antzeko diranean, batak bestea erakarri ta biak berdin geratzeko arriskuan izaten dira.

Eta ikusiak ikusi ezkero, auxe da Altube jaunak ateratzen duen ondorea: utzi ditzagula pakean erderatiko itzak, zabalgo aundikoak diranean beintzat.

Jaun beraren itzekin bukatu nai det itzaldi orren lenengo atala: .

Erderatiko itz zabalgo aundikoak ontzat eman da gero ere, ba-ditu gure iztegiak bere utsuneak.

Utsune oiek nola ornidu ta bete?

Auxe da bigarren atalaren gaia.

Lendabizi, or degu gauza arrunt eta errikoien landa.

Gauza oietarako erri euskerak uste dan baiño iztegi aberats, zeatz eta zabalgo aundiagokoa du: Askotan geugan dago utsunea.

Idazleok eztakigula euskera erriak bezin arin, txairo ta errez erabiltzen: .